2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

ARANTXAREN BISITA

Lehengo asteartean Ibarrako erizaina Arantxa etorri zen gure gelara lehen sorospenei buruz hitz egitera. Gauza asko erakutsi zizkigun. Hemen dauzkazue adibide batzuk:
 - Ume bat negarrez baldin badago eta ematen badu ez duela arnasik hartzen ez larritu. Ahotik hartzen du eta lurrean utzi behar da erropa kenduta. 
 - Liztorrak kozka egiten badizu ur hotzetan sartu behar da eskua edo. 
 - Haragia kontrako eztarria joaten bazaizu maniobra Heimlich egin behar da: esku bat itxi eta txilborraren gainean jarri eta bestea irekita barrura eta gero gora egin. 
- Hipotermia baldin badaukazu berotzeko modurik onena norbaitek besarkatzea da. 
- Tripako mina baldin badaukazu gurasoei esan. 
- Botagurea baldin badaukazu albo batera jarri. 
- Bero kolpea ematen baizu itzaletan jarri eta Koca Cola, Kas edo Acuarius bat edan behar da.... 
- Erredura dagoenean ur hotzetan sartu eta arropa pegatuta gelditu bada ez saiatu kentzen. 
- Zeozer suduretik sartzen baldin bazaizu sudur zulo bat itxi eta bestetik zintz egin. 
- Buruko kolpea hartzen baldin baduzu izotza jarri baina zuzenean ez, trapu batekin. Moto edo bizikletan bazenbiltzan kaskoa badaezpada ez kendu!.







2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

Atzo Miguel Legarra etorri zen inmunitate-sistemari buruz hitz egitera 5. eta 6. mailakoengana. Bera medikua da eta famili medikua izateko ikasten ari da. Berak azaldu zigun nola funtzionatzen zuen inmunitate-sistemak. Gauza asko erakutsi zizkigun, oso ondo azaldu zigun dena. Gure galderei ere erantzuna eman zien. Asko ikasi genuen. ESKERRIK ASKO MIGUEL ETORTZEAGATIK!!!

Gure gorputza neurtzen

Leonardo Da Vincik sortutako `Vitruvioren gizona´ ezagutzen duzue? 1942 urtean egin zuen marrazki ospetsu bat da, seguru ikusi duzuela. Matematikako gauza asko egiteko balio izan digu. Gizakion gorputz atalen neurri batzuk gure altuerarekin zerikusia dutela esaten du. Proportzionalak direla, baina ez dugu oso ondo ulertu hitz horren esanahia. 17 baieztapen egin zituen Leonardo Da Vincik eta guk egiazkoak diren edo ez frogatu dugu. Horretarako datu pilo bat hartu behar genituen, bikoteka ipini gara metroa erabiliz gure gorputza neurtzen: altuera, aurpegiaren luzera, eskuaren zabalera, oinaren luzera... Eta gero kalkuluak egin ditugu zatiketa, zatiki eta biderketa bidez. Ikusi dugu gehienetan gezurra zela Leonardo Da Vincik esaten zuena. Gehien gerturatu diren neurketak izan dira: eskuaren zabalera 4 hatzek neurtzen dutenaren berdina dela, gure altueraren neurria eta beso zabalerarena berdinak direla, altueraren hamarrena eskuaren luzeraren iguala dela. Frogatu zuek ere!

2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

4. galdera. Odol hodiak

Zenbat kilometro odol hodi daude gure gorputzean? Bata bestearen atzetik lerrokatuko bagenitu …

Pelikula interesgarria


Un milagro para Helen Keller
 https://www.youtube.com/watch?v=brlshNaBa9Y
Helen Kellerren pelikula oso interesgarria da. Helen oso azkarra zen. Berak ezin zuen entzun eta ezin zuen ikusi. Bere bizitza oso gogorra zen, zentzumenen bidez  ingurua ezagutzen dugu eta berak ezin zuen azaldu zer nahi zuen etab... beti nahi zuena egiten uzten zien, berak ez zekielako ze gauza egin zezakeen  eta zein ez. Oso pelikula interesgarria, da ikustea gomendatzen dizuegu!
Resultado de imagen de un milagro para HelenKeller

2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

HAZKUNTZA


AUNDITIK IKIRA JARRI IÑEN 
Handitik txikira jarri ginen.

OÑA TXIKI TIK ANDIDA JARRI GENITUN.
ASKO AZTEN AI GARA.
Oinak  txikitik handira jarri genituen.
Asko hazten ari gara.





2. galdera.Gure odola

Zure gelako edozeinentzat balio al du zure odolak? Zergatik?(adierazi dauden aukerak taula batean)

2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Arkumearen birikak puztutzen!!!

Hiruhileko honetan gorputza lantze ari gara. Juankarrek ekarritako arkume baten barneko organoak aztertu genituen. Harrigarria nola birikak puztutzea lortu genuea. Ikusi Ikusi!!

2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

Txekorraren bihotza

Txekorraren bihotza ikusi eta disekzionatu egin genuen. Ireki baino lehenago lau zulo ikusi genituen: Kaba,zain bat dela,biriketako arteria, biriketako ezkerreko bena, bihotzaren giarraketa aorta. Giarrak oso-oso gogorrak zeuden. Girrak gogorrak dira zergatik odola bombeatzeko beraiek egiten dute indar guztia. Tuboetatik behatzak sartu genituen eta oso sakonak zire; zulo horiek kaba zaina eta aortaren hasierak ziren. Kaba zainatik odola arikuluan sartzen denean balbula bat tapa bat dela, irekitzen denean odola eskuineko bentrikulura sartzen da. Orduan beherako giharrak indarra egiten dute eta biotzak ponpatu egiten du; balbula sigmoidea iriki eta odola biriketara joaten da. Ezker aldean berdina gertatzen da: odola biriketako benetatik sartzen da aurikulura; balbula mitrala irikitzen da eta ezkerreko bentrikulura sartzen da. Giarrak berriz indarra egiten dute balbula sigmoidea irikitzen da eta aortatik leku guztietara joaten da odola. 2017/02/01




Arkume buruaren ehunak

Hemen erakusten dizuegu arkumearen burua disekzionatu dugunean mikroskopioarekin aztertu ditugun ehun  desberdinak argazkietan.






Arkumearen buruaren disekzioa

Gaur goizean arkume baten burua disekzionatu dugu. Bi taldetan banatu gara eta talde bakoitzak arkumearen buru erdia hartu du. Gauza asko ikusi eta ikasi ditugu: Ikusi dugun lehengo gauza mingaina eta epiglotisa izan dira. Epiglotisa argi eta garbi ikusi dugu nola itxi eta ireki egingo zen, janaria ez pasatzeko. Burmuina eta zerebeloa oso-oso babestuta daudela ikusi dugu, eta buruhezurratik atera ditugu. Burmuina harrigarria zen. Aho sapaia oso gogorra daukate. Begia ezin genuen bere lekutik atera, baina ateratzera lortu dugu; borobil-borobila da. Belarriko zuloa ere ikusi dugu. Begiak burmuinakin lotuta daude nerbioen bidez eta belarri ere bai. Ondoren hori dena mikroskopionan ikusi ditugu. Flipantea izan da!!!

Enekoren aitonaren eskuak

2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

Untxiaren disekzioa

Bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek untxiak ekarri genituen gelara barrutik nola diren ikusteko.

2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena