2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

Arkumearen buruaren disekzioa

Gaur goizean arkume baten burua disekzionatu dugu. Bi taldetan banatu gara eta talde bakoitzak arkumearen buru erdia hartu du. Gauza asko ikusi eta ikasi ditugu: Ikusi dugun lehengo gauza mingaina eta epiglotisa izan dira. Epiglotisa argi eta garbi ikusi dugu nola itxi eta ireki egingo zen, janaria ez pasatzeko. Burmuina eta zerebeloa oso-oso babestuta daudela ikusi dugu, eta buruhezurratik atera ditugu. Burmuina harrigarria zen. Aho sapaia oso gogorra daukate. Begia ezin genuen bere lekutik atera, baina ateratzera lortu dugu; borobil-borobila da. Belarriko zuloa ere ikusi dugu. Begiak burmuinakin lotuta daude nerbioen bidez eta belarri ere bai. Ondoren hori dena mikroskopionan ikusi ditugu. Flipantea izan da!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina