2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

Txekorraren bihotza

Txekorraren bihotza ikusi eta disekzionatu egin genuen. Ireki baino lehenago lau zulo ikusi genituen: Kaba,zain bat dela,biriketako arteria, biriketako ezkerreko bena, bihotzaren giarraketa aorta. Giarrak oso-oso gogorrak zeuden. Girrak gogorrak dira zergatik odola bombeatzeko beraiek egiten dute indar guztia. Tuboetatik behatzak sartu genituen eta oso sakonak zire; zulo horiek kaba zaina eta aortaren hasierak ziren. Kaba zainatik odola arikuluan sartzen denean balbula bat tapa bat dela, irekitzen denean odola eskuineko bentrikulura sartzen da. Orduan beherako giharrak indarra egiten dute eta biotzak ponpatu egiten du; balbula sigmoidea iriki eta odola biriketara joaten da. Ezker aldean berdina gertatzen da: odola biriketako benetatik sartzen da aurikulura; balbula mitrala irikitzen da eta ezkerreko bentrikulura sartzen da. Giarrak berriz indarra egiten dute balbula sigmoidea irikitzen da eta aortatik leku guztietara joaten da odola. 2017/02/01




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina