2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

Gure gorputza neurtzen

Leonardo Da Vincik sortutako `Vitruvioren gizona´ ezagutzen duzue? 1942 urtean egin zuen marrazki ospetsu bat da, seguru ikusi duzuela. Matematikako gauza asko egiteko balio izan digu. Gizakion gorputz atalen neurri batzuk gure altuerarekin zerikusia dutela esaten du. Proportzionalak direla, baina ez dugu oso ondo ulertu hitz horren esanahia. 17 baieztapen egin zituen Leonardo Da Vincik eta guk egiazkoak diren edo ez frogatu dugu. Horretarako datu pilo bat hartu behar genituen, bikoteka ipini gara metroa erabiliz gure gorputza neurtzen: altuera, aurpegiaren luzera, eskuaren zabalera, oinaren luzera... Eta gero kalkuluak egin ditugu zatiketa, zatiki eta biderketa bidez. Ikusi dugu gehienetan gezurra zela Leonardo Da Vincik esaten zuena. Gehien gerturatu diren neurketak izan dira: eskuaren zabalera 4 hatzek neurtzen dutenaren berdina dela, gure altueraren neurria eta beso zabalerarena berdinak direla, altueraren hamarrena eskuaren luzeraren iguala dela. Frogatu zuek ere!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina