2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

ARANTXAREN BISITA

Lehengo asteartean Ibarrako erizaina Arantxa etorri zen gure gelara lehen sorospenei buruz hitz egitera. Gauza asko erakutsi zizkigun. Hemen dauzkazue adibide batzuk:
 - Ume bat negarrez baldin badago eta ematen badu ez duela arnasik hartzen ez larritu. Ahotik hartzen du eta lurrean utzi behar da erropa kenduta. 
 - Liztorrak kozka egiten badizu ur hotzetan sartu behar da eskua edo. 
 - Haragia kontrako eztarria joaten bazaizu maniobra Heimlich egin behar da: esku bat itxi eta txilborraren gainean jarri eta bestea irekita barrura eta gero gora egin. 
- Hipotermia baldin badaukazu berotzeko modurik onena norbaitek besarkatzea da. 
- Tripako mina baldin badaukazu gurasoei esan. 
- Botagurea baldin badaukazu albo batera jarri. 
- Bero kolpea ematen baizu itzaletan jarri eta Koca Cola, Kas edo Acuarius bat edan behar da.... 
- Erredura dagoenean ur hotzetan sartu eta arropa pegatuta gelditu bada ez saiatu kentzen. 
- Zeozer suduretik sartzen baldin bazaizu sudur zulo bat itxi eta bestetik zintz egin. 
- Buruko kolpea hartzen baldin baduzu izotza jarri baina zuzenean ez, trapu batekin. Moto edo bizikletan bazenbiltzan kaskoa badaezpada ez kendu!.







2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

Atzo Miguel Legarra etorri zen inmunitate-sistemari buruz hitz egitera 5. eta 6. mailakoengana. Bera medikua da eta famili medikua izateko ikasten ari da. Berak azaldu zigun nola funtzionatzen zuen inmunitate-sistemak. Gauza asko erakutsi zizkigun, oso ondo azaldu zigun dena. Gure galderei ere erantzuna eman zien. Asko ikasi genuen. ESKERRIK ASKO MIGUEL ETORTZEAGATIK!!!

Gure gorputza neurtzen

Leonardo Da Vincik sortutako `Vitruvioren gizona´ ezagutzen duzue? 1942 urtean egin zuen marrazki ospetsu bat da, seguru ikusi duzuela. Matematikako gauza asko egiteko balio izan digu. Gizakion gorputz atalen neurri batzuk gure altuerarekin zerikusia dutela esaten du. Proportzionalak direla, baina ez dugu oso ondo ulertu hitz horren esanahia. 17 baieztapen egin zituen Leonardo Da Vincik eta guk egiazkoak diren edo ez frogatu dugu. Horretarako datu pilo bat hartu behar genituen, bikoteka ipini gara metroa erabiliz gure gorputza neurtzen: altuera, aurpegiaren luzera, eskuaren zabalera, oinaren luzera... Eta gero kalkuluak egin ditugu zatiketa, zatiki eta biderketa bidez. Ikusi dugu gehienetan gezurra zela Leonardo Da Vincik esaten zuena. Gehien gerturatu diren neurketak izan dira: eskuaren zabalera 4 hatzek neurtzen dutenaren berdina dela, gure altueraren neurria eta beso zabalerarena berdinak direla, altueraren hamarrena eskuaren luzeraren iguala dela. Frogatu zuek ere!

2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

4. galdera. Odol hodiak

Zenbat kilometro odol hodi daude gure gorputzean? Bata bestearen atzetik lerrokatuko bagenitu …

Pelikula interesgarria


Un milagro para Helen Keller
 https://www.youtube.com/watch?v=brlshNaBa9Y
Helen Kellerren pelikula oso interesgarria da. Helen oso azkarra zen. Berak ezin zuen entzun eta ezin zuen ikusi. Bere bizitza oso gogorra zen, zentzumenen bidez  ingurua ezagutzen dugu eta berak ezin zuen azaldu zer nahi zuen etab... beti nahi zuena egiten uzten zien, berak ez zekielako ze gauza egin zezakeen  eta zein ez. Oso pelikula interesgarria, da ikustea gomendatzen dizuegu!
Resultado de imagen de un milagro para HelenKeller